2010/01/17
TRINDOOR: Markiña vs Abadiño
Zorixonak neskak!!! hurrengue, finalerdixe, Zarautzen kontra Martxoak 6
Markinako eta Abadiñoko kirolariek sekulako saioak osatu dituzte Emakumezkoen Trindoorreko bigarren final laurdenean. Hori bai, batek behar, eta Markiñak egin du aurrera, eurak izan dira azkarrenak, eta seguru puska baterako marka jarri dutenak.Miren Urkiola harrijasotzen bezain ondo moldatu da arraunean eta indarrean oinarrituta marka haundia jarri du (2'45"_750m). Lore Txurrukak Debabarrena txirrindulari taldea utzia du baina aurten triatloietan aritzekoa da eta sasoian dagoela erakutsi du bizikletan (5'45"_4km). Eta Irati Etxaburuk, anekdota eta guzti -korrika saioa bitan hasi behar izan du lehenean nahigabe emergentziko geldialdi botoia sakatu duelako-, garbi erakutsi du iaz zergatik izan zen Euskadiko triatloi zirkuituko irabazlea, eta marka jarri du (5'35"_1.500m).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
8 comentarios:
Hori neskak, ez parkatu iñoi!! :-)
ZORIXONAK hiruroi, Lore urrengun rekorran bille!!!
Zorixonak!
Eskerrik asko!ia ia urrengo mejoreta.
neu izen naz anonimue e jajajajaja.
Aupa Lore! hirugarrenien bai eh?jaja. Lehenengo kontaktora idatzi zendun (eta hori nire mailera heltzen da), gero anonimo eta oin ya izenaz. Ia hurrengun google-en registraute argazki ta guzti!
Hurrengun nortzun kontra? egurre!
Aupa ekipo!ordenadora eta ni ba egixe esan ondo ondo ez ga konpontzen.Baiña bueno.
Urrengo Zarautzen kontra eiñbiogu.Gaurko modoko entrenamientue eiñ eskero oixe baietz egurre emongogule.Eeeeeeeeee mutillak?eskerrik asko zuen animuek gaitxik be.
Atzoko Triindorrien Azpeitxik aurrie hartu ozkuen 13:58 denporiaz.7" gitxia.Baiña ezta billurrik Giputxei.Jajajaja.Ahalegin dana eingogu finala aillegetako.
Publicar un comentario