2010/03/07

AUPA NESKAK - FINALERA

Bilbo gainditu du lehen finalerdian 24 segunduko aldearekin.

Emakumezkoen Trindoor lehiaketako lehen ekitaldiak badu finalista bat : Markina. Bilboren aurkako lehian nagusitu egin dira.

Lehia ez da ohikoa izan, bizikleta makinak proba erdian pott egin duelako, hondatu egin da. Bapatean bi taldeek erabaki bat hartu behar izan dute, eta ados jarri dira finalerdia arrauneko eta korrikako denboren batuketarekin erabaki da.

Lehenengoak lana egiten bilbotarrak izan dira. Getxo Arraun Elkarteko Ana Maria Salado izan da ergometroko proba egin duena, 2’48”tan. Silvia Vegak egin du korrika, 1,5 kilometroko proba (makinaren hasierako atzerapena barne), 6’21”. Orotara, Bilboren denbora 9’09”koa izan da.

Markinaren txanda izan da ondoren. Miren Urkiola harrijasotzailea arraunean aritu da, sofritu egin du, baina arratsaldeko denbora onena egin du, 2’47”. Emozioz gainezka gelditu da Markinaren korrika proba, Iratí Etxaburuk egin beharrekoa. Honek ere sofritu egin du, baina garaipena eskuratzeko denbora egin du, 5’58”. Orotara, markinarrek 8’45”.

Bi taldeen artean giro oso ona izan da, proba amaierako argazkietan ikusten den moduan. Lana egin ezinik gelditu diren Inma Rafael (Bilbo) eta Lore Txurruka (Markina) izan dira triste gelditu direnak.

1 comentario:

Joseba Plaza dijo...

Neskak, Zorixonak!!! :-) Ah ta honek Brett edo honek diñonai be ein kasu e!!!jojojo